Orain dela urte bat nire jatorrizko etxera itzuli nintzen. Aspaldian nire familia ikusi gabe bainengoen. Hilabete eta egun batzuk pasa nituen bertan.
Hondarribian hartu genuen hegazkina, hainbat eskala eta ordu egin ondoren hegazkinean, iritsi ginen Nikaragua azkenean. Oso urduri nengoen, familia era nire herria ikusteko ilusioarekin. Familia guztia zegoen gure zain aireportuan,kamioneta batekin etorri ziren. Sofa bat aurkitu genuen atzekaldean eta ni harriturik geratu nintzen, gu eramateko jarri zuten. Etxera iritsi ginenerako gaueko hamabiak ziren eta oso nekaturik geudenez, afaldu está ohera joan ginen. Iritsi nintzen momentuan dena desberdina zela ohartu nintzen; kultura ezberdin bat. Beste melodia batekoak ziren, beraien gestoak, mugimendua, pentsaera… guaztia, nik ere baditutela baina ez ditut ikusten. Janaria jan dudan onena da. Gehienbat katolikoak dira eta horrek beste pertsona mota desberdinak ezagutzeko aukera ematen du; beste ideiak deskubrituz. Jede irekia da eta batez ere alaia, beti irribar batekin naiz eta ekonomikoki gaizki egon. Gorputzak sentsazio ikaragarria hartzen su bizipozaz betea. Oso eguraldi ona egiten du, onegia esango nuke. Goizeko 7etarako izugarrizko beroa egiten zuen era jende asko ikusten zen kalean. Okerrena, hondartza herritik nahiko urrun zegoela baina hori problema ez zen. Lau bat pistina zeuden herri osoan eta ni guztietara joan nintzen, gutxi gora-behera 2€ ordaintzen ziren eta egun osoa egon daiteke. Ibaira ere joaten ginen familia osoarekin eta beste hainbat lagunekin, zelai handi bat zuen. Goizetik ilundu baino zerbait lehenago arte egoten ginen normalean eta janari asko eramaten zuten guztientzat. Arratsaldeko 7etan iluntzen zen, jende nahiko gutxi ikusten zen iluntzean. Ahaulki batzuk batzuk ateratzen zituzten etxe kanpora eta bizi-lagunekin hizketan gelditzen ziren, baina etxe kanpoan. Bueltatzeko momentua heldu zenerako ez nintzen konturatu ere egin, oso gustora nengoelako nere familia eta kultura gehiago ezagutzen. EZ DUGU ASPALDIAN HITZ EGINEz dugu aspaldian hitz egin lagun,
Baina ezerk ez du pasatako une guztiak Elkarrenganako maitasuna duguna gugandik urrunduko. Ez du axola non nagoen Edo zer egiten ari naizen, Beti izango nauzu Nire azken egunera iritsi arte. Zu zara nire mundua Beldur guztiak uxatzen dituena, Zoriontasuna ematen didana. Zure irrifarrak nire egunak argitzen ditu Eta tristura guztiak ahaztu. Zu zara nire amets guztiak Egia bihurtzen dituena, Guztietatik ederrena, Zu bakarrik. Zure alboan pasako nituzke minutu guztiak, Maitasun osoz eskertuz eman didazuna, Betiko hortxe izango nauzu, bihotza. Beti amestu nuen Zu bezalako lagun bat edukitzeaz, Konfiantzako pertsona bat aurkitzeaz, Zu aurkitzeaz. Niri ulertzen, aholkatzen eta pozten jakingo zuena, Betiko nire alboan egongo zena. Bere hitzak egiazkoak izango direnak, Bere laguntasun garbiaren antzera, Inoiz ahaztuko ez dudan, Lagunik onena. Eta zer izango nintzatekeen, Zu nire alboan eduki gabe? Erotuta ibiliko nintzen, Zu baitzara nire iparra eta hegoa, Nire bizitza gidatzen duena. Egun ilunak koloreztatzen dituena, Aske sentiarazten didana, Ni naizen bezalakoa izaten uzten nauena, Onartzen nauena. Eskutik hel nazazu maitea, Eta libre izan gaitezen hemendik aurrera! |
DONAL TRUMP
Donal Jhon Trump Ameriketako estatu batuetako enpresari, politiko, eta telebistako pertsona da. 2016an, estatu batuetako lehendakari hautatu ondoren, 2017ko urtarrilean hartu zuen kargua. “THE TRUMP ORGANIZATION” está “TRUMP ENTERTAIMENT RESORTS-ko” zuzendari eta presidentea da. Partidu Errepublikarra gorbernuan jarri ondoren, hau da, Donal Trump AEBko lehendakari jarri denetik jende asko agertzen da bere aurka, bere pentsatzeko moduagatik, batik bat. Bada bere alde dagoen jendea ere, bere ideiak jarraitzen duen jendea,alegia. Alde batetik jarraituz, ez nator bat bere pentsaerarekin, batez ere bere oinarriekin. Bere oinarrien artean, gehien entzun direnak, Mexikoko fronteran horma bat jarri eta beraiek ordantzea, dokumenturik ez duenarekin tolerantziarik ez edukitzea, Siriako eta Libiako etorkinak ez onartzea dira eta emakumeenganako duen errespetu falta izugarria da. Honekin, berarekin bat ez natorrela azaldu nahi dut. Berak duen pentsaera gizartearekiko izugarrizko atzerapena dela iruditzen zait, lehenagoko mende batzuetara itzultzen ari garela, alegia. Etorkinen gaiarekin lotuta, denok dugula eskubidea nahi dugun lekuan egotea. Gainera, jakinda beraien herrialdeetan ezin dutela biziraun, lagundu beharrean, are eta urrutiago bidali nahi ditu. Beste alde batetik, emakumea izanik gureganako duen errespetua ikusiz, ez dakit nola diren gai berari botatzeko hauteskundeetan. Matxismoa aipatzen dugu askotan mutilei zuzentzerakoan, baina asken finean, gizonek alde batera utziz, emakumeak gara matxistenak.editar. |